XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) kirolariak bilatzea, ateratzea; asmatzea batzuetan.

Berdin-berdin zitzaien tenislariak izan, edo futbolariak, edo txirrindulariak, haiek enpresariak baitziren.

Hala uste nuen nik behintzat.

Zur eta lur geratu nintzen.

Ni ere enpresarialak ikasitakoa naiz, baina ez nuen halako hoztasunik espero, nahiz eta kabailero haien klaseko jendea oso ondo ezagutzen dudan.

Bolada batez hitz egiteko gogoa ere joan zitzaidan.

Gogoeta luzeak egin nituen hari buruz, baina bide guztiek emaitza bera eskaintzen zuten: sekulako amorrua.

Orduan, gertakizunek bira harrigarri bat eman zuten, espero ez nuena, istorioaren bukaerarantz abiada bizian joateko.

Sergio ez zen batere mutil inozoa, eta udan zehar gertaturiko guztiaz gogoeta egiteko astia izan zuen.

Eta bere portaeraz duda egiteko ere bai.

Egun haietan kopeta lanbroturik zebilen, lantegi kimikoek oharkabean Balkobilko lainotzen duten modu berean.

Bere artean hausnartzen ari zen jazotako guztiaren ondorioak, eta balantzan jartzen.